Nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketa iraunkorra: adierazle sistema holistiko-agroekologikoaren proposamena
In: 5152; 7253; (2016)
Online
Hochschulschrift
Zugriff:
600 p. ; Ikerketa honen helburu nagusia izan da nekazaritza ekologikoko elikagaien sektorean jarduten duten enpresa eta erakundeentzat nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politika modu iraunkorrean kudeatzeko lagungarriak izan daitezkeen irizpideak argitzea eta, ezagutza horretatik, kudeaketan sortu daitezkeen eraginen bitartez, nekazaritza sektoreari eta gizarteari eskainitako balioa handitzea.Horretarako, nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketaren iraunkortasuna (ekologikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala) baloratzeko adierazle holistiko-agroekologikoen proposamena garatu dugu. Proposamena garatzearen arrazoi nagusiak izan dira: batetik, azken urteetan krisi ekologikoaren eta elikadura istiluen testuinguruan, nekazaritza ekologikoaren eta agroekologiaren inguruan interesa hedatu egin da. Hala ere, egoera hori ez da eskaeran guztiz islatu, nagusiki elikagai ekologikoen irisgarritasun faltagatik, oztopo hori bere kontsumorako galga nagusitzat joz. Bestetik, nekazaritza ekologikoaren garapen iraunkorraren mesedetan, nekazaritza ekologikoko elikagaien marketin kudeaketak dituen bereizgarriak identifikatzeko beharra dagoela uste dugu, bereziki bere banaketa politikarena. Azkenik, ikerketa honekin, gairen inguruan dauden ikerketa zientifiko urriei ikuspegi berritzaile baten ekarpena egiten saiatu gara. Finean, ikerketak sektorearen ahalduntze beharrari ekarpena egin diezaiokela iruditzen zaigu.Ikuspegi holistiko-agroekologikoaren logikari jarraituz, adierazle sistemaren proposamena eraikitzeko prozesu kualitatiboa garatu da (focus group eta adituen panela) sektoreko eta akademiako eragile desberdinen parte-hartzearekin. Horrez gain, prozesuan deduzitutako proposizioak eta adierazle sistema bera balioztatzeko, Euskal Herrian eta Espainiar estatuan barazki eta fruta ekologikoa komertzializatzen duten 40 esperientziek adierazle sisteman lortutako emaitzak aztertu ditugu, bakoitzarekin izandako aurrez-aurreko elkarrizketa sakonen bitartez.Ikerketaren ondorioz, nekazaritza ...
Titel: |
Nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketa iraunkorra: adierazle sistema holistiko-agroekologikoaren proposamena
|
---|---|
Autor/in / Beteiligte Person: | Begiristain Zubillaga, Mirene ; Landeta Rodríguez, Jon ; Mediano Serrano, Lucía ; Economía Financiera II/Finantza Ekonomia, II |
Link: | |
Quelle: | 5152; 7253; (2016) |
Veröffentlichung: | 2016 |
Medientyp: | Hochschulschrift |
Sonstiges: |
|